ez elikatu munstroa sentsibilizazio-kanpaina martxan da jada, eta 2016garren urte osoan zehar egingo da. Hala jakinarazi dute URAk eta hiru probintzietako ur patzuego eta mankomunitateek.
Kanpaina berri honen helburua izango da «komunetik behar ez diren hondakinak, eta bereziki, paper-zapiak botatzeak dakartzan ondorio tekniko eta ekonimiko larrien ohartaraztea, arazo haundiak eragin ohi dituzte saneamendu-sistemetan».
Kanpaina honekin, Uraren Euskal Agentziak eta Euskadiko zazpi ur patzuergo eta mankomunitateek, Añarbeko Urak barne, «kontzientziazio sozial haundiagoa sustatu» nahi dute: «komun-ontziak den-dena irensten ez duela argudiatuta, herritarrak sortutako arazoaren erantzukideak izan daitezen eta konponbidearen zati haundi bat beraien esku dagoela konturatu daitezen, betiere ohitura okerrak zuzenduz eta paper zapiak zaborra biltzeko ontzietan utziz», azaldu dute.
«Kanpainak paper-zapiak komunetik botatzeak dakartzan ondorioak ezagutaraziko ditu».
«2.400 tona paper-zapi bota ziren komunetik 2015ean»
Antolatzaileak datuetan oinarritu dira Ez elikatu munstroa kanpainaren zergatia azaltzeko: «Euskadin, guztira, 2.400 tona paper-zapi bota ziren komunetik 2015ean, saneamendu-sistemetan garrantzia haundiko ondorioak eraginez».
Ondorio tekniko nahiz ekonomikoak dira horiek: «zuntzez egindako produktu hauek ez dira garaiz disolbatzen edo disgregatzen, eta ondorioz, butxadura eta matxura larriak sorrarazten dituzte saneamendu-sarean, eta instalazio horien kudeaketan urtero milioi bat eurotik gorako gainkostua eragiten dute».