Bihar irekiko dute KZguneko bulegoa Aste Santuko oporren ondoren. Betiko ordutegia izango du hemendik aurrera, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta bertan egongo da tutorea bertaratzen direnen zalantzak argitzeko.
Gainera, aurreneko egunarekin batera, IT txartela ateratzeko azterketa egiteko aukera izango da bihar goizeko 10:00etan hasita eta 13:00ak arte.
Apirilaren hasierarekin, ikastaro berriak
Horrez gain, ostiralean hasiko da hilabete berria, eta horrekin batera, KZguneak ikastaro berriak eskainiko ditu. Bederatzi ikastaro izango dira guztira, presentzialak eta ez presentzialak kontuan hartuta, eta www.kzgunea.eus web orrian izena eman daiteke jada. Beste edozein zalantza izanez gero: tutor.hernani@kzgunea.net edo 943 023 650.