Aste Santuko jaiegunak bukatu dira jada, eta horrekin batera, egunerokotasunera bueltatuko dira Hernaniko talde asko, horien artean, Gazte Txokoa. Oporren ondoren, indartsu hasteko, Etxeberriko frontoian pasako dute goiza, frontenis txapelketa txiki bat jokatuz.
Parte hartu nahi duenak Gazte Txokoan azaldu besterik ez du. Goizeko 10:30etan jarri dute zita, bertan dituztelako jokatzeko behar-beharrezkoak diren raketak eta pelotak. Materiala hartuta, Etxeberrirantz abiatuko dira, denak elkarrekin.
Larunbatean, Donostia-Pasaia egunpasa
Gaurkoa ez da aste honetan egingo duten irteera bakarra, izan ere, larunbatean Donostia-Pasaia ibilbidea egiteko plana antolatu dute. Goizeko 10:00etan aterako dira lokaletik, eta 16:00ak inguruan egingo dute buelta.
Ezinbestekoa izango da bazkaria eta autobuseko txartela eramatea, eta euria eginez gero, txubaskeroa, botak, aterkia... ere bai. Joan nahi duenak gaurtik eman dezake izena, Gazte Txokoko lokalean. yy