Ruper Ordorikaren kontzerturako sarrerak salgai, bihartik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 29a, 02:00

Kantari haundi baten bisita jasoko du Hernanik datorren hileko aurreneko ostegunean, Ruper Ordorikarena, hain zuzen. Lurrean etzanda bere azken lana aurkeztuko du Biteri kultur etxean. Apirila­ren 7an izango da hori, iluntzeko 20:00etan; eta bihar jarriko dira sarrerak salgai, 7 euroan.

Estilo propioa duen abeslaria
Ahots berezia duen kantari bezala deskribatu dute askok, baita bere estilo propioa nabarmendu ere. Berezitasun propio horretan, testuen bi­kain­tasuna eta abestien musi­kaltasun oparoa ezau­garri komuna da bere lan guztietan. Diskografia zabala du, horien artean, hemezortzi lan egin ditu bakarka 1980etik, eta beste hiru, Hiru Truku taldearekin, kantu zaharrak bertsionatuz. yy 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!