Bihar zortzi, apirilaren 5ean, dokumentala jarriko du Hernani Errotzenek Biterin: Euskal Herria zatitu zuten garaiko istorioa. Seguran grabatu zen dokumentala, eta Bidean galdutako izana eta izena antzezlanaren dokumentala da. Arratsaldeko 19:30etan jarriko dute kultur etxean.
Aurrerapen bat, interneten
Dokumentalaren aurrerapen bat ikusgai dago, 13 minutukoa, YouTuben, dokumentalaren titulu berarekin.