Orain artean, ezezaguna du egilea, Hamalau Heriotzena bertso sorta ezagunak. Eta horren bila dabil zarauztar talde bat; egilearen pistaren bila. Ba azaldu dutenez, hernaniarra izan daiteke autorea; Lazaro Joaquin Ayarragaray zena, hain zuzen ere.
Hiru ezaugarri, fokua hernaniarraren gainean jartzeko
Hainbat arrazoi eman dituzte, Ayarragaray izan daitekeela ondorioztatzeko: «adituek esan digutenez, Beterriko hizkuntzan daude idatzita bertsoak, eta egileak eskolatua behar zuen izan. Baina baita ere, bertso onak direla, eta bertsolari petoa behar zuela autoreak», azaldu dute.
Eta hiru baldintza horiekin, Ayarragaray hernaniarraren gainean jarri dute fokua: «jende gutxik betetzen ditu baldintza horiek, eta uste dugu Ayarragaray maixua zela; eskolatua, beraz».
Lazaro Joaquin Ayarragarayri buruz informaziorik duenari, harremanetan jartzeko eskatu diote. Deitu 605 724 926 telefonora.
Laguntza, berari buruzko informazioa lortzeko
Horregatik, haren inguruko informazioa bilatzen ari dira, eta makina bat elkarrizketa egin dituzte.
Orain, hernaniarrei luzatu diete eskaera, inork hari buruz ezer jakinez gero, aditzera emateko. Informaziorik duenak, deitu dezala: 605 724 926.
1789ko apirilaren 28an jaioa, Manuel Ayarragaray Azpiazu eta Maria Gertrudiz Ayestaran Olasaguirreren semea zen Lazaro Joaquin, eta Maria Micaela Arruabarrena Yparraguirrerekin ezkondu zen 1839 urtean, Berastegin.