Ia dena jokoan, oraindik ere

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 28a, 02:00

Bi partidu bakarrik falta dira ligaxkako fasea bukatzeko Sa­gardoaren Txapelketan, eta ia dena dago jokoan oraindik.
B multzoan, Urriza eta La­baka izango dira aurrenekoak. Eta beste hiruen artean jokatuko dituzte beste plazak: guztiak jokatuta, 5 punturekin daude Matxin III eta Endika. Eta azkenekoa jokatu behar dute Ansa IIk eta Ionek (4 punturekin) eta Zeberio IIk eta Zubirik (punturik gabe).

Barrenetxeak, partidu klabea ostegunean
A multzoa, oraindik irekiago dago. Ostegunean jokatuko du Barrenetxeak azkena Matxin VIrekin (5 puntu), multzoko lider bukatzeko, Ezkurra eta La­rrañagaren kontra (4 puntu).
Momentuz, guztiak jokatuta, Etxeberria IV eta Agirre­za­ba­la dira lider (8 puntu); eta Uterga eta Aizpuru III bigarren (6 puntu), larunbatean 40-22 irabazi ondoren, Ezkurra eta Larrañagaren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!