Zita bikoitza daukate gaur zortzi, datorren igandean, Ereñotzuko Ur Mia solas elkartean. Aurrena, urteko batzarra egingo dute; goizeko 10:00etan aurreneko deialdian, eta ordu erdira, 10:30etan, bigarrenean. Eta ondoren, mus txapelketaren zozketa egingo dute. Igandera arte eman daiteke izena, elkartean bertan.