Turismo eskaintza berezia egin du Udalak, Aste Santurako. Eta bihar, tren berdean ibilbidea doan egiteko aukera izango da, hiru txandatan: 16:45etan, 17:15etan eta 17:45etan. Txartela hartu behar da turismoko kasetan (Biteri aurrean). Eta erreserbatuz gero, goizean pakete turistikoa (10:15etan) eta hiriguneko bisita gidatua (12:00etan) egin daitezke.