Erraldoi bat sortu nahian dabiltza Hernaniko Lanbide Heziketan, Gizarte Berrikuntzako arloan. Eta horretarako, proposamenak eskatu dizkiete herritarrei.
Apirilaren 4ra arte aurkeztu daitezke, ikastetxean bertan: astelehenetik ostegunera, 08:00etatik 14:30etara eta 16:30etatik 20:30etara; eta ostiraletan, goizez bakarrik.
Aurkeztu behar da, erraldoia izango den pertsonaiaren marrazkia, bere izenarekin. Eta baloratuko da, baita ere, idatzi batean azaltzea ikastetxearen historia eta eginkizunekin duen lotura, pertsonaiaren bitxikeriak...
Erakusketa guztiekin, eta 200 euroko saria irabazleari
Jasotako proposamen guztiak, eskolako epaimahai batek aztertu eta baloratuko ditu, eta erabakiko du zein izango den erraldoia sortzeko erabiliko den pertsonaia.
Irabazleak, 200 eurotan baloratutako saria jasoko du. Eta aurkeztutako proposamen guztiekin, erakusketa antolatuko dute herrian.