Beste bi emanaldi prest, apirila ere kantuz josteko

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 27a, 01:00

Aurreko larunbatean kon­tzertu sakroa eskaini bazuen Kantuz abesbatzak, Astigarra­gako Aiztondo abesbatza gonbidatuta, beste bi emanaldi antolatu ditu apirilerako ere.
Batetik, Milagrosara gonbidatu du La Frégate abesba­tza frantziarra, Bretañako Pornic herrikoa. Datorren larunbatean izango da, apirilaren 2an, iluntzeko 20:00etan.

Ekintza abesbatzarekin batera, apirilaren 30ean
Eta hilabetea hasteko bezala, bukatzeko ere prestatuko du kontzertu bat, Kantuzek. Api­rilaren 30ean, Kantuz bera ari­ko da Milagrosako kaperan, Donostiako Ekintza abesba­tzarekin batera.
Saio hori ere, iluntzeko 20:00etan izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!