Oporretatik bueltan, bizikletan eskolara!

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 27a, 01:00

Berriro jarriko da martxan Hernaniko BiziBusa; egunero eskolara bizikletan joateko egitasmoa, hain justu.
Oporretatik bueltatzearekin batera, apirilaren 4an hasiko da egitasmoa. Horrela, Herna­niko txoko guztietatik joango dira bizikletan, herriko eskola guztietara. Urrutien dauden auzoetatik abiatu, eta gero eta ikasle gehiago hartuko ditu BiziBusak, tropelean iristeko ikastetxera.

Hiru abiapuntu, lau helmuga
Lau ikastetxetara joango dira BiziBusarekin: Laubidietara, Inmakuladara, Urumeara eta Elizatxora.
Abiapuntuak, berriz, hiru izango dira: Martin­degitik eta Osiñagatik, 08:25etan abiatu­ko dira; eta Etxeberritik, 08:30etan.
Hortik, adar bakoitzak bere bidea egingo du, eta Urbieta kalean elkartuko dira, Izpizua kaletik elkarrekin igo, eta bakoitzak bere ikastetxerako bidea hartzeko.

Izenematea doan, ikastetxean bertan
BiziBusean joateko, izena eman behar da aurrez, baina doan izango da. Ikastetxeetan apuntatu behar da.
Informazio gehiagorako, bi bide ere jarri di­tuz­te eskura antolatzaileek: 688 877 930 edo bizi_on@yahoo.es.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!