Meza nagusiak, Pazko igandean

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 27a, 01:00

Atzo iluntzeko Pazko Gaubei­la­ren ondotik, eta ostiral goi­ze­an Gurutz bidea egin on­do­ren, Pazko igandea du gaur­koa, Aste Santuak. Eta hori ospatzeko, meza nagu­si­ak izango dira, Hernaniko lau elizetan.
Goizean hasi eta eguerdira arte, orduro ospatuko dituzte mezak, elizaz eliza. Horrela, Agustinetan egingo dute au­rre­nekoa, goizeko 09:00etan hasita.

Parrokiako meza nagusia, eguerdiko 12:00etan
Ondoren, Ereñotzuko San An­tonio elizan izango da meza, 10:00etan; eta Floridako San Jose Langilean, 11:00etan. San Joan Bataia­tzailea parro­kia­koa izango da azkena, eguer­diko 12:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!