Kapera inauguratuta, Gurutz bidea gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 25a, 01:00

Zikuñagako Amaren kapera berriaren inaugurazioa izan zen, atzo iluntzean, Ostegun Santuko mezaren nobedadea parrokian, eta jendetza bildu zen bertan. Jaunartzearen on­doren, bertara eraman zuten Jauna, eta Zikuñagako Ama­ren irudia atzetik.
Gaurkoan, berriz, Gurutz bidea egingo dute Santa Bar­barara, goizeko 08:30etan abiatuta San Joan Bataia­tzai­learen parrokiatik.

Bost meza, Ostiral Santuz
Gero, bost meza ere izango dira herrian, Ostiral Santuz; goizean bi, eta Pasio ospaki­zu­neko beste hiru arratsaldean: Ereñotzuko San Antonio eli­zan, 09:00etan eta 18:00etan; pa­rrokian, 11:00etan eta 18:30e­tan; eta Floridako San Jose Langi­lean, 19:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!