Bukatzear dago, aurtengoz, Bota bertsoa! lehiaketa, Dobera Euskara Elkarteak eta Iraulio Panttalone bertso eskolak antolatua. Hain justu, astelehenean bukatuko da epea, krisiari bertso onena botatzeko. Hori baita aurtengo gaia: Ze krisi?!
Parte hartzeko, nahikoa da sagardotegietan dauden bertso paperak bete eta buzoi berdean uztea.
Sari banaketa, apirilaren 8an
Aurten ere, makina bat sari banatuko dituzte: bertsorik sakonena, umoretsuena, poetikoena, teknikoena, erritmikoena, xelebreena... Apirilaren 8an egingo dute sari banaketa, 19:00etan Biterin.