Aste Santuko oporraldian ere, haurrek aukera daukate Kutxa Ekoguneko Haur Parkeaz gozatzeko. Zabalik egongo da egunero, goizetik arratsaldera.
Gainera, tailer eta ikuskizunak ere antolatu dituzte. Bihar, etzi, astelehenean eta asteazkenean, adibidez, Borda tailerra izango da, bordak egiten ikasteko: egurrak batu eta estruktura planifikatu ondoren, beraien aterpetxo naturala eraikiko dute haurrek.
Sarrerak 6 euro balio du haur bakoitzeko, eta behin sartuta, jolasteko denbora mugarik gabea izango da.