Batzar irekia deitu du Astigarragako EH Bilduk, gaur arratsaldeko 19:30etan hasita. Zipotzan izango da, eta hiru gai nagusi landuko dituzte bertan: egoera politikoa, komunitatea eta galdeketa. Bestalde, igandean 12:00etan, atez atekoari babesa erakusteko taldeko argazkia aterako dute, Joseba Barandiaran plazan.