Bruselasen gertatu diren atentatuen aurrean, bere mina eta elkartasuna erakutsi nahi izan dute Orain Hernani alderdiak eta Podemos Hernani Ahal Dugu taldeak: «atsekabetuta eta minduta gaude, Bruselasetik iristen diren berriak direla eta».
Horregatik, babes osoa eskaini diete kaltetuei: «gure elkartasuna erakutsi nahi diegu biktimei, gure babes osoa hiritar belgikarrei, eta gure ukazio eta kondena irmoa indarkeriaren aurrean».
Kontzentrazioa, udaletxean
Atzo eguerdian, 12:00etan, kontzentrazioa egin zuten udaletxean, atentatuen aurka, baina Orain Hernanik ez zuen joaterik izan, azaldu duenez: «minutu batzuk lehenago izan genuen ekitaldiaren berri, eta taldea osatzen dugun pertsonen lanak direla eta, ezin izan genuen bertara agertu».