Chiosera laguntza eramateko asmoz, diru bilketa jarri du martxan Zaporeak proiektuak, eta 12 eltxetxo jarri ditu Hernaniko hainbat tokitan. Apirilaren erdialdean joango dira bertara, hiru hilabetez, errefuxiatuen kanpamendura; tartean, hernaniar bat ere bai. Helburua da, bertakoek jateko gehiago izatea, egunean razio bakarra baitute orain.