Sagardoaren Torneoak, zita bikoitza gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 24a, 01:00

Aste Santuan ere hutsik egin gabe, jaialdi berezia prestatu dute gaurko, Galarretan, arra­tsaldeko 18:00etan hasita. Lau partidu izango dira; horietako bi, Sagardoaren Txapelketari dagozkionak. 
Batetik, Gurutzeta sagardotegiak egingo du debuta A multzoan, Ezkurra II (Kote­to Ezkurraren partez ariko da) eta Larrañagaren eskutik, Etxe­be­rria IV eta Zalduaren (Agi­rre­zabalaren ordez) kontra.

B multzoko aurrenekoak, elkarren kontra
Eta bestetik, B multzoko au­rreneko bi bikoteak ariko dira elkarren kontra: Urriza eta La­baka, Matxin III eta Endi­ka­ren kontra. 
Gaurko beste bi partiduak: Ansa II, Matxin VIren kontra; eta Segurola eta Aizpuru III, Otaegi eta Zubiriren kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!