«PPri exijitzen diogu, helegitea erretira dezala»

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 24a, 01:00

«Etxebizitza duin bat izateko eskubidearen kontrako helegitea da, Alderdi Popularrak aurkeztu duena. Bilatzen du, etxebizitzak negozio bat jarrai dezala izaten bankuentzat, higiezinen agentzientzat eta espekulatzaileentzat», salatu dute Araba, Bizkaia eta Gipuz­koako Kaleratzeak Stopek, eta Gipuzkoako IRPH Stop plataformak, prentsa ohar bidez.
EAEko Etxebizitza Legearen kontra, helegitea aur­keztu du Espainiako Gober­nu­ak, eta lau taldeek eskatu diote, atzera bo­tatzeko: «Alderdi Popula­rra­ri exijitzen diogu, helegitea erre­tira dezala. Horrekin, ka­le­ra­tzeen kontrako neurriak indar­gabetu nahi dituzte; gaur egun dagoen etxebizitza beharra asetzera zuzendutako guztiak indarrean sartu ez daitezen lortu nahi du», salatu dute.

«Botere autonomikoa mugatu nahi dute, bide judizialetik»
Kritikatu dute, gainera, Alder­di Popularra saiatzen dela «bo­tere autonomikoa muga­tzen, bide judizialetik. Korporazio haundien eta finantza erakundeen interesak jartzen ditu, etxebizitza eskubidearen gainetik».
Bestalde, EAJri ere egin diote eskaera bat: «azaldu dezala zer egin duen lege hau babesteko, Estatuko Adminis­tra­zioak eta EAEkoak osatutako bitariko lankidetza batzordean; hain justu, legearen kontra bozkatu eta bederatzi hilabete pasa direnean».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!