Aste Santuko oporren aurretik, Vasconiaren kontra neurtu zituen indarrak Mundarrok Zarkumendegin; bigarren sailkatua da Vasconia. Jokalari askoren falta sumatu zuten etxekoek, eta hori gutxi balitz, aurreneko minutuetan Ivan lesionatu egin zen. Hori horrela, etxekoek hasieratik zuten ideia aldatu egin behar izan zuten. Defentsan txukun aritu ziren, baina atsedenaldira joan aurretik, talde bisitaria 0-2 zen aurretik.
Bigarren zatian lasaitasun haundiagoarekin jokatu zuten etxekoek. Baloia gehiagotan berreskuratu zuten, eta horrekin, posesioa. Ez zuten ordea, gol aukera haundirik izan. Jokaldi argiena, jokoz kanpo izan zela pitatu zuen marrazainak.
Vasconiaren kontra aritu zen hamaikakoa: Garin, Gorka, Markel (Iriarte), Teru (Lafourcade), Nogi, Gartzi, Ivan (Arza), Bandres (Yorkiss), Guti, Borja (Goxu II) eta Aitor.
Oporren ostean, derbia Hernaniren kontra
Datozen bi astetan Aste Santuko atsedenaldia izango dute etxekoek, eta bueltan, derbia jokatuko dute Hernaniren kontra.