Kide guztiei deia, apirilaren 16rako

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 23a, 01:00

Aurrera jarraitzen du Abian prozesuak, eta joan den la­run­­batean, Hernanin egin zen batzarrean, Ezker Aber­tza­le­ko 55 lagun bildu ziren, «prozesuaren eztabaidan sa­kondu eta erabakiak hartzeko», azaldu dutenez.
Bertan, herritarren ekarpenak jaso zituzten, eta proposamen guztiak «sakontasunez eztabaidatu» zituzten.

Euskal Herri osoko proposamenak, bozketara
Hurrengo pausoa, Euskal He­rrian aurrera egin duten proposamenak bozkatzea izango da. Apirilaren 16an egingo den batzar erabakitzailean izango da hori.
Horregatik, dei egin diete Hernaniko Ezker Abertzaleko kide guztiei, batzar horretara azaldu eta parte hartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!