Kooperatzen eta Eraldatzen programak, laster martxan

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 23a, 01:00

Bi formakuntza programa abia­tuko ditu Hernaniko Uda­lak, apirilaren 11n. Batetik, iaz ere egin zen Kooperatzen; eta bestetik, Eraldatzen programa berria. Apirilaren 4an aurkeztuko dizkiete biak herritarrei: arratsaldeko 16:00etan, Gabri­el Zelaia eraikinean.
Formakuntza saioak presentzialak izango dira, eta astean hiru egunez emango dituzte.

Eraldatzen, ekonomia sozial eraldatzaileari buruzkoa
Eraldatzen programa izango da aurtengo nobedadea, eta ekonomia sozial eraldatzailearen ingurukoa izango da. Bertan partekatuko dituzte, hainbat gairen inguruko jakin­tza eta gogoetak; besteak beste, energia, elikadura eta etxebizitza burujabetza, kontsumo kritikoa, zaintzak...
Helburua izango da, eralda­tzaileak izango diren proiektuak garatzea.

Apirilaren 11n hasiko dira bi programak, eta astean hirutan izango dira formazio saioak.

Kooperatzen, bigarrenez
Kooperatzen, berriz, aurreko urtean abiatu zuten. Eredu so­zial eta kooperatiboko enpresak sustatzeko ekintzailetza zerbitzua da, formakuntza eta aholkularitza eskainiz. Enpre­sa garatzeko baliabideak ere eskainiko dira: lantokia, fi­nan­tzaziorako erraztasunak...

Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea, apirilaren 8ra arte, email bidez: ‘a-egia@hernani.eus’.

Izenematea, apirilak 8 arte
Talde eragile edo norbanako be­zala landu daitezke gaiak, herri mugimenduetan aritzeko edota enpresa bat sortzeko: «etor zaitez elkar ezagutu, saretu, proiektu amankomunak sortu, ikasi eta ezagutzak partekatzera!».
Parte hartu nahi duenak, dagoeneko zabalik dauka ize­na emateko epea. Apirila­ren 8a izango da apuntatzeko azken eguna, eta emailez egin behar da: a-egia@hernani.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!