Aurten ere, Udaleku Ibiltariak antolatu ditu Dobera Euskara Elkarteak. Bi txanda izango dira: Sakanako haranean aurrenekoa, 12-16 urtekoentzat, uztailaren 3tik 15era; eta Donostiatik Hondarribira bigarrena, 9-11 urtekoentzat, uztailaren 31tik abuztuaren 6ra. Ordiziako gazteekin batera egongo dira hernaniarrak bertan. Apuntatzeko epea zabalik dago: bulegoan (Larramendi 11, behea), 943 33 27 99, edo dobera@dobera.eus.