Erreleboetan, neska hernaniarrak Euskadiko txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 24a, 01:00

Euskadiko errelebo txapelketa (4x1 milla) jo­katu zen igandean Irunen, eta bertan izan zen CD Hernani ere, talde banarekin neska eta mutiletan. Ba podiumera igo ziren bi taldeak, lasterketa bikaina eginda: Euskadiko txapeldun izan ziren nesketan, eta hirugarren postuan sailkatu ziren mutiletan, brontzezko domina lortuz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!