Beste behin, eta hirugarrena da, Euskadiko txapeldun izan da Eneko Sota akordeoilari hernaniarra, Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketa irabazita. Eta oraingoan, gainera, A kategorian nagusitu zen, 16-19 urtekoetan, nahiz eta 15 urte besterik ez dituen oraindik.
Parte hartu duen hiru edizioetan nagusitu da, bere ibilbidea Hernaniko Musika Eskolan hasi zuen akordeoilaria. Orain, Donostian ari da, Francisco Escudero Kontserbatorioan, Salvador Parada irakaslearekin.