Antonio Miner, lider oraindik

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 23a, 01:00

Azkeneko tiraldia falta denean, lider jarraitzen du Antonio Minerrek, Lehendakari Sarian, 185 brila botata; eta tartea haunditu zuen joan den igandean Legazpin, gainera. Orain, 5 brilako aldea dauka bigarrenarekin, Patxi Arrondorekin. Miner bera izan zen hernaniar onena Legazpin, 44 brilarekin. 170ekin dago Miguel Burugain, 162rekin Ibon Miner, eta 155ekin Miguel Arrozpide. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!