Urtero bezala, turismo eskaintza berezia prestatu du Udalak, Aste Santuari begira. Horrela, ostiral goizean pakete turistikoa egiteko aukera izango da, 10:15etan hasita, aurrez erreserbatuta; eta hirigunean bisita gidatua ere egin ahal izango da, 12:00etan hasita, doan. Arratsaldean, doan izango da tren berdeko ibilbidea: 16:45, 17:15 eta 17:45. Txartela hartu behar da turismoko kasetan.