Apuntatzeko azken eguna gaur, hiru ikastarotan

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 23a, 01:00

Hastear daude Jabetze Esko­letako ikastaroak, zortzi guz­ti­ra, apirilean abiatuko direnak. Eta horietako hirutan, plaza batzuk libre daude oraindik. Gaur da izena emateko azken eguna, eta bi bide daude: alde batetik, emailez egin daiteke, maialen-a@hernani.eus edo marijo-m@hernani.eus helbi­dera idatzita; eta bestetik, Pla­za Feministara joanda ere egin daiteke (Aristizabal 7, behea).

Apiriletik ekainera, hainbat saio
Hiru ikastaro horietan, astean behin egingo dituzte saioak. Artearen bidea ikastaroa, aste­artetan izango da, 18:00etatik 21:00e­tara. Apirilaren 5etik ekainaren 7ra emango dute, guztira 30 ordu, eta 30 euro dira matrikula.
Komunikazioa eta generoa, berriz, astelehenetan emango dute, 17:30etatik 20:00etara. Apirilaren 4tik maiatzaren 23ra bitarte, 20 ordu izango dira, eta matrikula 20 euroan.
Eta hirugarrena, mendian orientatzen ikastekoa, larun­ba­­tetan emango dute, 09:30e­ta­tik 14:00etara; guztira sei saio, apirilaren 9an hasi eta ekainaren 4ean bukatuta. 27 ordukoa izanda, 27 euro balio ditu matrikulak.

Haurtzaindegi zerbitzua
Jakinarazi dutenez, gainera, haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko dute, ikastaroa egin nahi dutenentzako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!