Bazkide berriak onartu zituen Txantxangorri elkarteak, joan den igandean, urteko batzarrean. Eta sartu berri diren horiekin, dagoeneko 369 dira elkarteko bazkideak, guztira; izan eskubide osoko bazkideak, kirol bazkideak, jubenilak edo jubilatuak.
Parte hartze haundia izan zen batzarrean, eta hala ere, nabarmendu dute bizkortasunez landu zituztela gaiak.
2015eko kontuak eta jardueren memoria, onartuta
Bazkide berrien sarreraz gain, beste hainbat puntu landu zituzten batzarrean, eta guztiak onartu zituzten. Besteak beste, aurrera egin zuten 2015 urteko kontuek eta jardueren memoriak.