Eskuorri informatiboak banatu dira etxeetan

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 23a, 01:00

Zer hondakin bilketa sistema nahi duten erabakiko dute astigartarrek apirilaren 17an. Udaleko talde guztiek ados­tu­ta, eskuorri bat egin dute gal­deketaren inguruko infor­mazio guztiarekin eta la­runbat eguer­dian aurkeztu zuten. Eskuo­rriak etxez etxe buzoneatu dituztela jakinarazi zuten.
Nerea Zusberro zinego­tziak eta komunikazio ar­du­radunak azaldu zuenez, eskuorrian informazio ze­ha­tza eman da, bi hizkuntzatan. Batetik, galdera: Zer hon­dakin sistema nahi duzu? Eta bestetik bi aukerak: A) Edu­kiontzien sistema, orga­ni­koa eta errefuxa itxita egongo direla; eta B) Atez ateko sistema, gaur egungoa.
Bestalde, kontsultaren egu­na, lekua eta ordua azal­tzen dira bertan; eta baita  ere azaltzen da botoa aurrez emateko aukera dagoela, eta mahaian egoteko boluntario izan daitekeela.
Aurkezpenean herritar ba­t­ek aipatu zuen, triptikoan azaldu dena ez dela herri­tarrekin adostu, hau da, par­te­hartze mahaian, eta az­ke­neko bileran hala egingo zela erabaki zutela. Zusberrok erantzun zion, bilera hartan eman zela aportazioak egi­teko aukera, eta talde pol­i­tikoekin adostuta egin dela eskuorria, eta hauek, herri­tarren ordezkariak direla. Baita ere, gabeziaren bat egon bada, etorkizunean kontuan hartuko dela azaldu zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!