Apirilaren 17an egingo da Astigarragan, hondakinen bilketa sistemaren inguruko kontsulta. Baina egun horretan bozkatzerik ez duenak, aurrez eman dezake botoa. Epea zabalik dago, eta apirilaren 12ra arte dago aukera, datorren asteartera arte. Udaletxeko idazkaritzan egin behar da, 09:00etatik 13:30etara.