Musika eta dantza nagusi, apirileko ekintzen agendan

Kronika - Erredakzioa 2016ko api. 1a, 02:00

Apirilean sartu berri gara, eta horrekin batera, bueltan dira hileroko ekintzak. Dantza, musika, literatura... denetarik dago, edonork ondo pasatzeko modukoak.

Aurreneko zita, bihar
Porniceko La Fragate abes­ba­tzaren kontzertua izango da hileko aurrena. Kantuz abes­batzak gonbidatu ditu Herna­nira, eta Milagrosan emango dute kontzertua bihar, ilun­tzeko 20:00etan.

Dokumentala eta Ruper Ordorika, datorren astean
Hernani Errotzenek antola­tuta, Euskal Herria zatitu zu­ten garaiko istorioa konta­tzen duen dokumentala jarriko dute asteartean. Arratsaldeko 19:30etan izango da, Biterin.
Datorren astean ere, ostegunez, bisita berezi bat izango du Hernanik; Ruper Ordorikarena, hain zuzen. Lurrean etzanda bakarkako bere azken lana aurkeztuko du. Hau ere Biterin izanda, iluntzeko 20:00etan.

Dantzarien aste haundia, 9tik 16ra
Aurten ere, haur eta helduen XXI. dantzari festa egingo dute apirilean. 9tik 16ra izango da, eta ekintza mordoa egingo dira aste horren bueltan: erakusketak, erromeria... 

Apirileko agenda
2 Kontzertua. Porniceko La Fragate abesbatza. Milagrosako kaperan, 20:00etan.
5 Dokumentala. Euskal Herria zatitu zuten garaiko istorioa. Hernani Errotzen. Euskeraz. Biterin, 19:30etan.
8 Bota bertsoa. Bertso paperen lehiaketaren emanaldia eta sari banatzea. Dobera Euskara Elkartea eta Iraulio Panttalone Bertso Eskola. Biterin, 19:00etan.
9-16 XXI. Dantzari Festa. Hernaniko San Joan Konpartsa.
9 Kalez Kale Kantari. Plaza Berrin, 12:00etan.
12 eta 19 Zilegi Eskola. Barreterapia ikastaroa. Gai-emailea: Maialen Viaña Zabaleta. AEK. Euskeraz. AEK euskaltegian, 18:00etan.
13 eta 20 Zilegi Eskola. Xakea, saio praktikoa. Gai-emailea: Jon Altuna ‘Oxan’. AEK. Euskeraz. AEK euskaltegian, 09:30etatik 11:30etara.
16 2. Eskuko Azoka. Atsegindegin.
16-17 Extremaduraren inguruko XXIV. Jardunaldiak. Centro Cultural Extremeño.
23 Haur Antzerkia. Lorategian. Teatro Paraiso. Euskeraz. Adina: 1-3 urte. Biterin, 12:00etan. Sarrerak salgai apirilaren 5etik aurrera.
23 Jazz Kontzertua. Hernaniko Musika Banda, Ainara Ortega, Satxa Soriazu, Aritz Ostolaza eta Kike Arza. Atsegindegin, 19:30etan.
24 Kultura anitzeko dastatze gastronomikoa. Amher. Plaza Berrin, 12:00etan.
24 Kontzertua. Txistulari banda eta bi tronpeta-jole. Plaza Berrin, 12:30etan.
24 Ibilbidea. Sagardoaren Lurraldea ezagutuz. Astigarragatik, 10:00etan.
26 Ipuin Kontaketa. Lur Korta. Biterin, 17:30etan, 3-4 urte bitartekoentzat; eta 18:00etan, 5-7 urte bitartekoentzat.
30 Kontzertua. Kantuz abesbatza eta Ekintza abesbatza. Milagrosako kaperan, 20:00etan.
30 Elkartasun Eguna.

Hernani’n Musik
7 Ruper Ordorika. Biterin, 20:00etan. Sarrerak dagoeneko salgai.
17 Europako inprobisatzaileen saioa. Kurdistan, Sardinia eta Euskal Herria (Maialen Lujanbio eta Arrate Illaro). Biterin, 19:00etan. Sarrerak salgai apirilaren 8tik aurrera. 

Literatur solasaldiak
12 19 kamera, Jon Arretxe. Euskeraz. Dinamizatzailea: Ane Mayoz. Udal Liburutegian, 19:30etan.
13 Picnic en Hanging Rock, Joan Lindsay. Gaztelaniaz. Dinamizatzailea: Amaia Garcia. Udal Liburutegian, 19:30etan.

Erakusketak
11-15 Euskal Jantzien erakusketa. Hernaniko San Joan Konpartsa. Biterin, 17:00etatik 20:00etara.
20-27 Sagardo Ibaiak, bizitza iturri. Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo Udalak, Donostiako Aquariumarekin elkarlanean. Biterin, 18:00etatik 20:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!