«Garbiketara bideratutako diru partida haunditu behar da»

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 23a, 01:00

Hernaniko kaleen «garbitasun falta» salatu du PSE-EEk, prentsa ohar baten bitartez, eta adierazi du, hori dela eta herria «nabarmen hondatuta dagoela».
Ricardo Crespok, Herna­ni­ko sozialisten bozeramaileak, uste du horren arrazoia de­la «kaleen garbiketarako es­kain­­tzen den zerbitzu exkaxa», eta kritikatu du, parke eta plazen garbitasun eta mantenu falta are okerragoa dela auzoetan.

«Kexa asko jasotzen ari gara herritarren aldetik»
Crespok jakinarazi du, herritarren ahotik ere jaso dutela arazo horren inguruko kezka: «kexa asko jasotzen ari gara herritarren aldetik. Ez daude batere pozik, herriaren kanpoaldeko auzoetan egiten den garbiketarekin».

«Herria nabarmen hondatuta dago, kaleen garbitasun falta dela eta», salatu du PSE-EEk.

Auzo horien artean aipatu ditu Etxeberri, Antzi­ola, Kara­bel, Lizeaga eta Ziku­ñaga: «ka­leen garbiketa falta dago, za­bo­rra pilatzen den zen­bait to­kitan, oinezkoentzako pasabideak deskuidatuta daude, eta zaborrontziak falta dira».

Garbiketarako, 10.000 edo 20.000 euro gehiago
Hori dela eta, PSE-EEk eskatu du haunditzea garbiketara bide­ratutako partida: «2016ko aurrekontuan, 50.000 euro daude jasota, baina badirudi ez dela nahikoa. Beraz, uste dugu 60.000 edo 70.000 eurora haunditu behar dela».
Gainera, eskatu du partida horren «zati haundi bat» bideratzea, auzo horietan «garbiketa sakon bat» egiteko, eta mantenua errebisatzeko, arazoa konpontzeko asmoz.
Udal Gobernuari adierazi dio, orain dela momentua gaiari heltzeko; hain justu, «garbiketa zerbi­tzua berritzea toka­tzen denean».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!