2016ko aurrekontua onartu zuen Plenoak: 8.753.257 euro

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 23a, 01:00

Astigarragako Udalak 2016­an izango duen au­rre­kontua onartu zuen Plenoak larun­ba­tean, EAJren aldeko botuekin, eta EH Bilduren kontrako bo­tuekin. Andoni Gartziak azal­du zuen ha­rrituta zegoela, Ba­tzordean adostu ziren hainbat puntu ez zirelako sar­tu. Al­ka­teak onartu zuen hala zela, eta borondatea azaldu zuen ale­gazio epean moldaketa horiek egiteko. Astigarragako Udalak 8.753.257 euroko aurre­kontua izango du 2016an, aurreko urtean baino %11,16 gehiago. 
Udal aurrekontuez gain, beste hamabost puntu boz­katu zituen Plenoak, tartean hiru mozio; guztiak onartu ziren. Mo­zioak ikusteko: www.kronika.eus orrian.

A3 taldeak aurkeztutako mozioa, onartua
Azken asteetan A3 autobus linea berreskuratzeko la­ne­an aritu dira dozenaka as­ti­gartar. Sinadura bilketa egin dute, eta lar­unbateko Pleno­rako mo­zioa ere sartu zuten.    Eguneko gaiordenean ordea, ez zegoen A3 taldeak sar­tu­tako moziorik. Hori horrela, EH Bilduk gai berdinaren inguruko mozioa sartu zuen az­ken orduan. Plenoan ezt­abaidatu ostean, alderdi guzt­iek erabaki zuten A3 taldeak aurkeztutako mo­zioa bozkatzea. 

Alkateak azaldu zuen, mo­mentuz ez zuela infor­maziorik, eta horregatik ez zuela tal­dea­rekin biltzeko pau­surik eman. Azken or­duan Dipu­ta­ziotik alda­keta berri bat jaso zuela ere azal­du zuen Santosek. Bertan, Mu­gikor­tasuneko eta Ga­rraio pu­bli­koko Zuzendari Nagusiak ja­ki­narazten zuen, Astigarra­gako Udalak egin­da­ko es­kariari erantzunez, apirilaren 4tik au­rrera T2 lineak es­tentsio bat izango duela Astigarragaraino. Ha­la, Usur­bil-Oria-Lasarte-Erre­­kalde-Ospitaleak lineak Astigarraga Ospitaleekin ba­tuko du, goi­zeko aurreneko zerbi­tzuan. Azaldu zutenez, linea honek ordutegi gehiago izatea ere aztertzen ari dira. EH Bilduko bo­zeramaileak azal­­du zuen, hau partxe bat besterik ez dela, eta besteak beste, uni­bertsitateekin lotu­rarik ez duela. Alkateak azal­du zion, Di­putazioak konpro­misoa hartu duela ordutegia zabal­tzeko. 

A3 taldeko kideak ere Ple­no­an izan ziren larun­ba­tean, eta Alkateari eskatu zio­­ten, indarrak batu eta A3 berreskuratzeko borroka egin behar zuela. Zein ja­rrera zuen galdetuta, Alka­teak erantzun zuen astiga­r­tarrek ahalik eta zerbitzu one­na izatea nahi duela. A3 taldekoek eskatu zioten pro­posamen bat adostea denen artean, eta hori defen­da­tzea Diputazioan. Batzuen eta besteen posi­zioa jakinda, A3 taldeak aurkeztutako mozioa boz­katu eta onartu zen: EH Bilduk alde bozkatu zuen eta EAJ abstenitu egin zen.
Mozioan eskatzen da, bes­teak beste, talde politiko guz­tiek bat egitea A3 taldeak eskatzen duenarekin; Ba­tzor­de bat eratzea alderdi politiko guztietako eta A3 tal­deko or­dez­­kariekin; lehenta­suna ema­­­­tea aldarrikapenari eta Diputazioarekin bilera es­ka­tzea; eta Udalak bileran ingu­ruko informazio zuzena ema­tea, eta lortu arte ez etsitzea.

Amaia Zuriarrain, Bake Epailea
Bake Epailea eta ordezkoa aho batez onartu zituen Plenoak. Amaia Zuriarrain Ezponda izango da Bake Epailea, eta Iñaki Bilbao Ibarra ordezkoa. 

Lanpostu zerrenda eta Eudeleko zirkularra
Astigarragako Udalak 2016an izango duen plantilla eta lanpostu zerrenda ere, aho batez onartu zuen Udalak; 15 laneguneko epean jendau­rrean egongo da.  
Bestalde, Eudelen zirku­la­rra ere aho batez onartu zu­en Plenoak. Bertan aurrei­kusten da, besteak beste, 2016ko or­dainsariak %1 igotzea.

Hiru ordenantza berri
Hiru ordenantzari ere, behin betiko onarpena eman zien larunbateko Plenoak: hots ku­tsaduraren kontrakoa; sal­menta ibiltaria arautzen due­na; eta ibilgailuen apar­kamenduko denbora erregu­la­tzen duena. 

STUArekin, desadostasunak
Minusmore eta STUA enpre­sako jabeekin hirigintza hi­tzar­mena sinatzea ere, onar­tu zuen larunbateko Plenoak, aho batez. Enpresako ordez­kariak Plenora gerturatu ziren larunbatean, eta hi­tzarmen horrekin duten de­sados­ta­suna azaldu zioten Ple­noko ordezkariei. Eta be­raien lizentzia eskaera zertan den ere, galdetu zuten. Ple­noko ordezkariek, nahiz eta­ hitzarmena onartu, al­e­gazio epean STUA enpresari beha­rrezkoak ikusten zituen mol­daketak eskatzea pro­po­satu zioten. Era berean, elkar ulertzeko pausuak ematea ere aztertuko zutela azaldu zuten.

Izendegi aldaketa eta bi obra
Ermaña baserriak egun duen Manixe bidea 1 zenbakiari izendegia aldatzea onartu zuen Plenoak; Sagardotegi Zeharra 20 izango da orain.
Kiroldegiko eta ikastolako obrak ere, aztergai izan zituzten; biak onartu zituzten, aho batez. Kiroldegiaren ka­suan, berritze lanen bigarren faseko exekuzio proiektua onartu zuten; eta  ikastolaren kasuan, obraren 3garren ziurtagiria.

EH Bilduk eta PSE-EEren bi mozioak onartuta
Bi mozio aurkeztu zituzten larunbateko Plenoan EH Bil­duk eta PSE-EEk. Aur­reneko mozioan eskatzen zuten, Eusko Jaurlaritzak Gizarte Larrialdietarako  Laguntzen gastu osoa bere gain hartzea. Eta bestean, energia-pobre­zian dauden pertsonei ener­gia-hornidura ez mozteko neurriak hartzea. Biak onar­tu ziren aho batez.

Hiru hitzarmenak, nuloak
Legegintzaldia hasi denetik, Behemendi, Areizaga eta Eternal Runningekin Udalak  sina­tu­tako hiru hitzar­me­nak nu­loak izan direla sala­tu zuen EH Bilduk, bukaeran: «ez da partidarik aurreikusi eta ez dituzte bete beharreko prozedurak bete».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!