Beste urtebetez, eta badira hiru, Espainiako txapeldun izan da Ibai Alba hernaniarra, taldekako duatloiean. Alicanten izan zen, Saltoki taldearekin, eta 9garren sailkatu zen, azkeneko korrika saioan, 4 kilometro faltan, gelditu behar izan ondoren, tripako minak jota; lau postu galdu zituen hor. Guztira, 3 ordu eta 11 minututan osatu zuen ibilbidea: 16 km korrika, 67 km bizikletan, eta beste 8 km korrika.