Fase berri batera, unifikaziora, pasa zen atzo Iñaki Lekuona Leku hernaniarra, ETB2ko El Conquistador del Amazonas saioan, eta gero eta gertuago dauka irabazlearen Ikurriña.
Baina garaipen haundiaz aparte, beste sari bat ere banatzen du programak; ikusleen faboritoari saria. Eta horretarako, dagoeneko zabaldu dute bozkatzeko epea.
Astero, bi kanporatuta
Astero egingo dute kontaketa, eta boto gutxien dituzten bi partehartzaileak, kanpoan geratuko dira.
Bozkatzeko, www.eitb.eus web orrian sartu behar da, programaren ataleko faboritoen txokoan. Leku aukeratu, formulario bat bete, eta emailean mezu bat jasoko duzue, botoa konfirmatzeko.
Botoa ematen duten guztien artean, Ternua produktuen lote bat zozketatuko dute, El Conquistador del Amazonas saioa finalera iristean.