Ostegun Santuz inauguratuko dute, etzi, Zikuñagako Amaren kapera berria, San Joan Bataiatzailea parrokian; hain justu, Zikuñagako Amaren irudia bere ermitatik desagertu zela 37 urte beteko diren egunean bertan.
Inauguraziorako, bertara eramango dituzte Jaunaren eta Andre Mariaren irudia.
Hiru meza, egunean
Ostegun Santuko mezarekin batera izango da inaugurazioa parrokian. Iluntzeko 20:00etan izango da hori.
Aurretik, beste bi meza emango dituzte Hernanin, etzi. Arratsaldeko 18:00etan, Ereñotzuko San Antonio elizan izango da; eta 19:30etan, Floridan.