Lasterketa ona egin zuten txirrindulari hernaniarrek, larunbatean, herriko kaleetan. Peña Otaño Saria jokatu zen, eta aurreko postuetan sailkatu ziren herritarrak.
Horrela, podiumera igotzea lortu zuen Maddi Arizmendik, infantil nesketan hirugarren sailkatuta. Eta mutiletan ere, ez zen urruti ibili Iker Iriondo, seigarren postuan.
Asier Pozo eta Nagore Lei izan ziren onenak, infantiletan, eta guztira, 27 txirrindularik bukatu zuten lasterketa, euripean.
Aner Zilbetik eta Danel Iriondok, lehia estua
32 izan ziren helmugaratu zirenak, alebin mailan. Yago Agirre nagusitu zen, Xabier Blancori eta Maddi Etxabe astigartarrari aurrea hartuta. Eta hernaniar onena izateko lehian, borroka estua izan zuten Aner Zilbetik eta Danel Iriondok. Azkenean, zazpigarren sartu zen Zilbeti, eta postu bat atzerago Iriondo, zortzigarren. Unax Urretabizkaiak, berriz, erorikoa izan zuen lasterketaren bukaera aldera, irabazteko lehian zenean.