«Bikain erantzun dute herritarrek, eta oso ondo atera zen larunbateko pintxopote solidarioa. Ezagutzen ez genuen jende askok ekarri zituen jakiak, eta pintxopotera ere herritar asko etorri ziren», azaldu du Amherrek. Horrela, 2.000 eurotik gora bildu zituzten bertan, eta guztira, kontu korrontean jasotakoarekin, ia 6.000 euro.
Gorpua Senegalera, atzo
Jasotako laguntzari esker, atzo bertan eraman zuten Ndiaga Sarren gorpua, Senegal jaioterrira. Horregatik, «lagundu duten guztiei eskerrak» eman nahi dizkie elkarteak. Eta jakinarazi du, behin helburua beteta, kontu korrontea itxi dutela, eta diru bilketa eten.