Asteazkenean bukatuko da epea Jabetze Eskolak prestatutako 8 tailerretan izena emateko, Udal Berdintasun Arloan, Plaza Feministan (Aristizabal kalea 7, behea) edo maialen-a@hernani.eus edo marijo-m@hernani.eus helbide elektronikoetan. Aukeran dauden tailerrak dira, Artearen bidea: sorkuntza jabetze estrategia moduan; Komunikazioa eta generoa: jendaurrean hitz egiteko teknikak; Orientazioa mendian; Autoa prest izateko mekanika tailerra; Ni ez naiz feminista! Ala bai?; Berdintasunean eta aniztasunean prestatzeko gunea; Munduko emakumeen literatura: amerikar kontinentea; eta Batukada feminista. Haurtzaindegi zerbitzua izango da.