Eskolara bizikletan joateko BiziBusa ekimena martxan jarriko da berriro, apirilaren 4an, eta izenematea irekita dago eskoletan, 688 877 930 telefonoan edo bizi_on@yahoo.es helbide elektronikoan. Ibilbideak hiru abiapuntu izango ditu: 08:25etan Osiñagatik Zikuñagara, Karabeleko zubira eta Izpizua kalera joango da bat; ordu berean Martindegitik atera eta Akarregin barrena Karabeleko zubira eta Izpizuara joango da bigarrena; eta Etxeberritik 08:30etan aterata, Antziolan eta Latsunben barrena, Izpizuara joango da hirugarrena. Handik, Laubidieta, Inmakulada, Urumea eta Elizatxo eskoletara joango dira.