Iragarkiak doan, Urumeako Kronikan

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 21a, 01:00

Larunbat honetan Urumeako Kronikarik argitaratuko ez bada ere, datozen asteetan martxan segiko du Zubi Lana atalak. Bertan iragarkia jarri nahi duenak, lan bila ari delako, edo lana eskaintzen duelako, Kronikarekin harremanetan jarri besterik ez du: 943 33 08 99/lana@kronika.eus. Debalde jarriko da iragarkia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!