Urte Berri Kurdua, udaberriaren hasierarekin bat

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 21a, 01:00

Mewroz Euskal Kurduen Elkarteak eta Hernaniko koo­perazio taldeak elkarlanean antolatu dute Aste Kurdua. Gainera, Hernani Semdinli herri kurduarekin senidetuta dago, 2013az ge­roztik.
Azken egunetan, hitzaldiak eta pelikula emanaldia ere izan dira, eta ospakizunekin bukatzeko, gaur Newroz Egu­na dela gogorarazi dute. Ur­te­ro, udaberriaren hasie­rarekin be­ren jaiotza mitikoa oroitzen dute kurduek gaurko egu­na­re­kin; eguzkiaren ezkutaldia amai­tu dela ospatzen dute, eta ba­ita ere, Kawa errementariak Zo­hak tiranoa garaitu zue­neko kondaira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!