Ikaragarrizko txapelketa jokatu dute Iñigo Urkizu eta Oier Apezetxea pelotari hernaniarrek, Udaberri Torneoan, eta merezitako txapela jantzi dute.
Atzokoan, 22 eta 7koarekin irabazi zieten Epleko Urmeneta eta Mitxelenari.
Hasieratik garaile
Txapelketa osoa joan den bezalaxe joan zen atzokoan, partidua ere. Finalera iristeko, sailkapen tandako lau partiduak irabazi ditu bikote hernaniarrak, eta halaxe gertatu zen atzokoan.
Urmeneta ez zen nolanahiko aurkaria Urkizu aurrelari hernaniarrarentzat, baina hasieratik izan zuten kontrolpean partidua, etxekoek.