Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak IV. Mugikortasun Foroa antolatu du, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrarekin lankidetzan.
Irekiera ekitaldia Hernaniko Orona Ideo eraikinean (Galarretan) egin zen ostiralean, eta bertan hartu zuen parte Luis Intxauspe Hernaniko alkateak ere.
Mugikortasuna hobetzea helburu
Foro honen aurreko saioa urtarrilean egin zen, Donostian; bigarrena, azaroan, Gasteizen; eta aurrenekoa, irailean, Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astearekin bat etorriz.
Antolatzaileen esanetan, foro hauen guztien helburua da «Euskadiko herrien eta hirien mugikortasuna hobetzea, ezagutza partekatuz eta balizko neurriak adostuz».
Zentzu horretan, IV. Foro honetan, «logistika, intermodalitatea eta interoperabilitatea aztertu zituzten hainbat adituk», Hernaniko Udalak azaldutakoaren arabera.