Bukatu berri da Hernaniko XI. Txistulari Gazteen Txapelketa. A kategorian, 12 urte artekoenean, sarituak izan dira, hurrenez hurren: Mikel Gonzalez (Durango), Oier Agirre (Muskiz) eta Xabier Etxaniz (Pasaia). B kategorian, 13-16 urte artekoenean: Gorka Pagonabarraga (Durango), Amaia Eraso (Iruñea) eta Janitz Sorazu (Azpeitia). Azkenik, taldeka, Iruñea taldeak irabazi du, eta atzetik sailkatu dira Bilboko Juan Crisostomo Arriaga eta Iruñeako Maya taldeak.
Lehengo urteko irabazleek irabazi dute aurten ere!
Topaketa, bihar
Jaialdia ez da bukatu, ordea. Bihar, Euskal Herri osoko txoko guztietatko txistulariak elkartuko dira topaketan. Goizeko 10:00etan dianak joko dituzte, eta 12:30etan ttun-ttuna izango da plazan. Segidan, kalejira eta dantzarako doinuak jarriko dituzte Plaza Berrin (eguraldi txarrarekin, Atsegindegin). Eguna eta jaialdia borobiltzeko, sagardotegian bazkalduko dute, denek elkarrekin.
*Argazkiak: Kronika eta Txistulari Txapelketako Antolakuntza.