Sagardoa Bidegile, Bego Zubia zuzendariaren dokumentala eman zuten herenegun Biterin. Eta ondoren, Bego Zubia berarekin eta dokumentalean azaltzen den Arantxa Eguzkitza sagardogilearekin solasaldia egin zuten bertaratu zirenek, dokumentalari buruz eta sagardoaren kulturari buruz. Bukatzeko, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak luntxa eskaini zuen.