Beste urte batez, dastatze gastronomiko multikulturala izango da etzi, igandea, AMHERek antolatuta. Plaza Berrin izango da, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara; eguraldi txarrarekin, Atsegindegin. Hogei herrialde baino gehiagotako kutixiak probatzeko aukera izango da.